XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA KOMUNIKATZEN DIRA INURRIAK? Intsektuen mundukoak dira inurriak eta inurritegiak izeneko multzoetan bizi dira.

Hiri txiki bat bezalakoa da inurritegia, bakoitzak bere lana egiten duelarik.

Janaria bilatu eta biltegietan gordetzeaz arduratzen dira inurri batzuk.

Beste batzuek, gerlariek bezala, etxea eta elikagaiak zaintzen eta babesten dituzte.

Jaioberrien hazkuntzan, berriz, maitagarrienak aritzen dira.

Dena oso ongi antolatuta dago hiri txiki honetan, beren antenei esker elkar ezagutzen eta elkarrekin komunikatzen bait dira inurriak.

Bi inurrik topo egiten dutenean, musu antzeko bat ematen diote elkarri antenak ukituz.

Honela ezagutzen dute elkar eta inurritegi berekoak diren ala ez jakiten dute.

Antena bidez hitz egiten dute: janaria non dagoen, norantz jo behar duten, arriskurik dagoen, etab. esaten diote elkarri.

INTSEKTUAK AZTERTZEN Erraza da intsektu bizien bilduma egitea.

Gogoan izan oso delikatuak direla eta ez dituzula asko ukitu behar.

Ez harrapatu azterketarako behar dituzun baino gehiago.

Bat aurkitzen duzunean, sartu ontzitxoan landare-zati txiki batekin.

Etxera iristean, ontzi handiagoa prestatu: harea edo lur pixkat jarri barnean, harri eta landareekin.

Sartu intsektuak.

Behaketak egin ditzakezu eta beraien jokaerari buruzko oharrak idatzi.

Azterketa amaitu ondoren, utzi berriro intsektuak aurkitu zenituen lekuan.